John Adams eta Aldundiaren Jauregia

Gure hurrengo geldialdia, lotura bitxi batera eramaten gaitu Bilbo eta Estatu Batuen artean. John Adamsen eskultura aurkitzen dugu hemen, Lurdes Umerezen lana. Estatu Batuetako bigarren lehendakariaren brontzezko eskultura bat da. 1780ean, Independentzia guda zelarik, Adams bost egun egin zituen hirian bere semearekin, John Quincy, etorkizunean Estatu Batuen lehendakaria izango zena. Foru euskal sistemarekin liluratuta gelditu zen, eta askatasun eta independentzia eredu giza deskribatu zituen.

Oso hurbil Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregi izugarria dago, Luis Aladrenen eraikina San Inazio egunean inauguratua, 1900eko uztailaren 31an. Zuazo baserria zegoen landan eraiki zen. Baserriaren jabea Bilboko Kale Nagusian baserritarra izateagatik arro zegoen. Estilo eklektikoan eraikitako eraikina, harlanduagatik, eskulturengatik, beirateengatik eta apaindutako egongelengatik nabarmentzen da. Foru egoitza izaten jarraitzen duen jauregi honek, foruen abolizioaren ondoren Bizkaia eredu instituzional moderno baterantz doan trantsizioa sinbolizatzen du.

Eta eraikinaren aurrean Bilboko kale nagusia dago: Don Diego Lopez de Haro Kale Nagusia, non banketxeek, tabernek eta dendek hiriaren historia ekonomikoa kontatzen diguten. Gaur egun ere, ospe eta dotorezia kutsua duen kalea.

Kale honen izena On Diego Lopez de Haro da, Bizkaiko Jauna, 1300eko ekainaren 15ean Bilbo hiribildua sortu zuena. On Diegok “el intruso” ezizena jaso zuen, bere iloba María Díaz de Harori zegokion jaurerria bereganatzeagatik. Labayruk esaten zuen berataz: “On Diego kemen handiko gizona izan zen, ebazpenetan tematia , etsai lez izugarria eta maitasunak behartuz gero laguntza handikoa”

Recent Posts

    Recent Comments

    No comments to show.
    Latest Posts
    Ads
    Categories
    • No categories