Abando, historia eta eskulturak

Barrainkua kalea

Ongi etorriak gure ibilbidearen hasierara. Barrainkua kalean gaude. Izena Abandoko elizateren familia garrantzitsu batetik dator. Familia honen pertsona aipagarrienen artean, Hordoño Barrainkua daukagu, 1704an Bizkaiko Ahaldun Nagusia izan zena. Eta Juan Barrainkua, XVII. mendean Bilboko alkatea izan zena eta hiribildua erraustu zuen izurrite handi batean buru-belarri aritzeagatik gogoratua izan zena.

Baina begiak une batez itxiz gero, zaila da imajinatzea, erdiguneko kale zaratatsua den hau, iraganean, baratze eta baserrien gunea zela. XIX. mendeko hiri-hedapenarekin, Bilbok landa-paisaia hau auzo moderno bihurtu zuen, tailerrez, saltokiz eta etxebizitza burgesez betea.

Eraldaketa horren adibide ona da gaur egungo Abando Barrutiko Udal Bulegoa. Eraikina 1898an sortu zen garbitegi publiko gisa, herri-ekimen baten ondorioz. Denborarekin erabilera desberdinak izan zituen, 2020an erabat eraberritu zuten arte; fatxada historikoa mantendu zen eta kristalezko eta argizko espazio modernoak gehitu ziren. Bilbotar espiritua oso ondo islatzen duen tokia da: iragana errespetatzea, baina beti etorkizunera begira.

Abando Barrutiko Udal Bulegoa, Bilboko 8 barrutietatik hedatzen den udal-zentroen sarearen parte da. Barruti bakoitzak bere Barruti Kontseilua du. Kontseilu hori partaidetza-organo bat da, eta haren bidez, talde politikoek, auzo-elkarteek eta barruti bateko bizilagunek gaiak eztabaidatu eta barrutiarekin eta auzoekin lotutako proposamenak egin ditzakete.

6. barrutiko (Abando) udal-bulegoa eta Barrutiko Kontseiluaren egoitza Barrainkuako BUBan daude.

Espazio hau , parte hartu ahal izateko leku bat da, arreta jasotzeko, tramiteak administratiboak egiteko eta bertan zerbitzuak eskaintzen dira, hala nola batzarre- gelak, erakusketa aretoak, kurtsoak eta tailerrak, wifia eta beste batzuk.

Jado Enparantza

Jado enparantzan gaude, izaera propioa duen gunean. Enparantzaren izenak Laureano Jado omentzen du, ingeniaria, lege-gizon eta arte bildumagile handia. Bere eskuzabaltasunari esker, Bilboko Arte Ederretako Museoak bere bildumaren 270 pieza baino gehiago gordetzen ditu; Grekoren lanetatik hasi eta erdi aroko eskulturataraino.

Enparantza 40eko hamarkadan diseinatu zuten eta ordutik XX. mende hasierako Bilbo erakusten duten eraikin ederraz inguratu da; hiri oparoa, industriala eta modernoa.

Erdian marmol zuriz egindako iturriak agurtzen gaitu, hiru lehoiez inguratuta. Ez daude hor halabeharrez: Athletic Clubari keinu bat dira, San Mameseko lehoiak. Iturriaren erdi aldea, kopa itxura du. Hain zuen ere, Copa de la Coronación burura ekartzen digu, 1902. urtean klubak irabazitako lehen kopa ofiziala.

Eta arretaz begiratzen badugu, brontzez egindako eskultura ere aurkitu dezakegu: “Amatasuna” Lorenzo Frechillarena. Ama batek bere haurra besoetan du, lasaitasuna eta intimitatea transmitituz hiri zalapartatsuaren barruan. Kontraste ederra Bilboko izaera definitzen duena.

John Adams eta Aldundiaren Jauregia

Gure hurrengo geldialdia, lotura bitxi batera eramaten gaitu Bilbo eta Estatu Batuen artean. John Adamsen eskultura aurkitzen dugu hemen, Lurdes Umerezen lana. Estatu Batuetako bigarren lehendakariaren brontzezko eskultura bat da. 1780ean, Independentzia guda zelarik, Adams bost egun egin zituen hirian bere semearekin, John Quincy, etorkizunean Estatu Batuen lehendakaria izango zena. Foru euskal sistemarekin liluratuta gelditu zen, eta askatasun eta independentzia eredu giza deskribatu zituen.

Oso hurbil Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregi izugarria dago, Luis Aladrenen eraikina San Inazio egunean inauguratua, 1900eko uztailaren 31an. Zuazo baserria zegoen landan eraiki zen. Baserriaren jabea Bilboko Kale Nagusian baserritarra izateagatik arro zegoen. Estilo eklektikoan eraikitako eraikina, harlanduagatik, eskulturengatik, beirateengatik eta apaindutako egongelengatik nabarmentzen da. Foru egoitza izaten jarraitzen duen jauregi honek, foruen abolizioaren ondoren Bizkaia eredu instituzional moderno baterantz doan trantsizioa sinbolizatzen du.

Eta eraikinaren aurrean Bilboko kale nagusia dago: Don Diego Lopez de Haro Kale Nagusia, non banketxeek, tabernek eta dendek hiriaren historia ekonomikoa kontatzen diguten. Gaur egun ere, ospe eta dotorezia kutsua duen kalea.

Kale honen izena On Diego Lopez de Haro da, Bizkaiko Jauna, 1300eko ekainaren 15ean Bilbo hiribildua sortu zuena. On Diegok “el intruso” ezizena jaso zuen, bere iloba María Díaz de Harori zegokion jaurerria bereganatzeagatik. Labayruk esaten zuen berataz: “On Diego kemen handiko gizona izan zen, ebazpenetan tematia , etsai lez izugarria eta maitasunak behartuz gero laguntza handikoa”

Paseantea eta Arbieto kalea

Arbieto kalerantz jarraituko dugu eta bertan pertsonaia bitxi bat izango dugu zain: Paseantea. José Ramón Gómez Nazábalen eskultura honek, 1997an jarria, gabardina eta aterkia dituen gizon anonimo bat irudikatzen du. Kalean dago, oinarririk gabe, edozein unetan berarekin topo egin ahal izango bagenu bezala.

Arbieto kaleak Erdi Aroko dorretxe zahar bat gogorarazten digu, Juan Pérez de Arbietorena, 1504an Santiago katedralean lurperatua, hilobi gotiko eder baten azpian. Hemendik oso gertu hazi zen mendeetan zehar Arbietoko zuhaitz ospetsua, XII. mendean landatutako haritza. Borroka eta tragedien lekuko, ia zazpiehun urte iraun zuen zutik, 1882an erori zen arte. Bilbotarrek “lur honetako haritzen aitona” bezala gogoratzen zuten.

Lehendakari Aguirre eta Moyua Enparantza

Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria izan zen Jose Antonio Agirreren eskulturaren aurrean gaude orain. Francisco López Hernandezek egin zuen eta 2004an inauguratutako brontzezko lana da tamaina naturalean. Agirrek Eusko Jaurlaritza gidatu zuen Gerra Zibilean, frankismoaren aurrean demokrazia defendatuz. Erbestean hil zen 1960an, baina bere figurak askatasunaren eta duintasunaren ikur izaten jarraitzen du.

Hemendik oso gertu Moyua Enparantza dago, Bilboko Zabalgunearen bihotza. 1873an diseinatua, bere forma obalatuak denbora luzez “plaza eliptikoa” bezala ezagutua izatea eragin zuen. Frantses eta ingeles estiloko lorategien artean erdiko iturriak lasaitasun-arnasa ematen du hiriko trafikoaren erdian.

Gaur egungo izenak Federico Moyua ohoratzen du, Bilboko alkatea izan zena XX. mendearen hasieran, Ordunteko presa edo Erriberako merkatua bezalako obra publiko handiak bultzatu zituena.

Plazaren inguruan honako eraikin hauek nabarmentzen dira: Chavarri jauregia, Paul Hankar arkitekto belgikarrak diseinatua; Aurora eraikina, Manuel Galindezen obra, art déco estiloan eta modernitatea eta dotoretasuna eskaintzen dituena. Eta Carlton Hotela, Manuel Maria Smithen lana, 1926an inauguratua eta Gerra Zibilean Eusko Jaurlaritzaren egoitza izan zena. Bertan María Callas, Federico García Lorca, Albert Einstein edo Manolete bezalako pertsona ospetsuak ostatu hartu zuten.

Manolo Valdesen Meninak

Gure ibilbideak Ercilla kalera eramango gaitu non hiru eskultura erraldoi aurkitzen ditugun: Manolo Valdesen Meninak. Velazquezen irudian oinarrituta, eskultura sinplifikatu eta geometriko hauek oinarririk gabe aurkezten dira, jendearen eskura.

Artistak nahi izan zuen hiritarrak haiekin bizitzea, ukitzea, ondoan argazkiak ateratzea. Eta halaxe izan da: Meninak Bilboko eguneroko bizitzaren parte dira, kalea aire zabalean dagoen museo bihurtuz.

Inguru honetan beste pertsona garrantzitsu batzuk ere gogoratzen ditugu: Rafael Rodríguez Arias, bizkaitar ontzigintza bultzatu zuen itsasgizona eta ministroa, eta José María Iparraguirre, poeta eta musikaria, Gernikako Arbola ereserkiaren egilea.

Alonso de Ercillaren eskultura

Gure ibilbidea Alonso de Ercilla y Zuñigaren bustoan amaitzen da, Antonio Loperenak brontzez egina eta XVI. mendeko poeta eta soldadua irudikatzen duena. La Araucana bere lanak, maputxe herriak Espainiaren konkistaren aurrean egin zuen erresistentzia kontatu zuen, eta literatura unibertsaleko epopeia handienetako bat kontsideratzen da.

Monumentuarekin batera Araukaria bat dago, Txileko zuhaitz nazionala, literaturaren eta lurraldearen arteko lotura sinbolizatzen duena. Hemendik, Bilbo Amerikarekin eta tradizio literarioarekin lotzen da.

Inguru horretan Astorqui egur biltegia zegoen, 30eko hamarkadan egungo Hotel Ercillak ordezkatu zuena. Eta Maximo Aguirre enpresari bilbotarra ere gogoan dugu. XIX. mendean merkataritza, meatzaritza eta Bilbo – Areeta trenbidea bultzatu zituen eta hiribilduaren modernizazioan erabakigarria izan zen.

Recent Posts

    Recent Comments

    No comments to show.
    Latest Posts
    Ads
    Categories
    • No categories