Ongi etorriak gure ibilbidearen hasierara. Barrainkua kalean gaude. Izena Abandoko elizateren familia garrantzitsu batetik dator. Familia honen pertsona aipagarrienen artean, Hordoño Barrainkua daukagu, 1704an Bizkaiko Ahaldun Nagusia izan zena. Eta Juan Barrainkua, XVII. mendean Bilboko alkatea izan zena eta hiribildua erraustu zuen izurrite handi batean buru-belarri aritzeagatik gogoratua izan zena.
Baina begiak une batez itxiz gero, zaila da imajinatzea ,erdiguneko kale zaratatsua den hau, iraganean, baratze eta baserrien gunea zela. XIX. mendeko hiri-hedapenarekin, Bilbok landa-paisaia hau auzo moderno bihurtu zuen, tailerrez, saltokiz eta etxebizitza burgesez betea.
Eraldaketa horren adibide ona da gaur egungo Abando Barrutiko Udal Bulegoa. Eraikina 1898an sortu zen garbitegi publiko gisa, herri-ekimen baten ondorioz. Denborarekin erabilera desberdinak izan zituen, 2020an erabat eraberritu zuten arte; fatxada historikoa mantendu zen eta kristalezko eta argizko espazio modernoak gehitu ziren. Bilbotar espiritua oso ondo islatzen duen tokia da: iragana errespetatzea, baina beti etorkizunera begira.
Abando Barrutiko Udal Bulegoa, Bilboko 8 barrutietatik hedatzen den udal-zentroen sarearen parte da. Barruti bakoitzak bere Barruti Kontseilua du. Kontseilu hori partaidetza-organo bat da, eta haren bidez, talde politikoek, auzo-elkarteek eta barruti bateko bizilagunek gaiak eztabaidatu eta barrutiarekin eta auzoekin lotutako proposamenak egin ditzakete.
6. barrutiko (Abando) udal-bulegoa eta Barrutiko Kontseiluaren egoitza Barrainkuako BUBan daude.
Espazio hau , parte hartu ahal izateko leku bat da, arreta jasotzeko, tramiteak administratiboak egiteko eta bertan zerbitzuak eskaintzen dira, hala nola batzarre- gelak, erakusketa aretoak, kurtsoak eta tailerrak, wifia eta beste batzuk.
Elkarbizitzaren Plazan hasiko gara, Mazarredo Zumarkalaren ondoan. Ibilaldi honek José Domingo de Mazarredo izena du, XVIII. mendeko marinel bilbotarra, talentu estrategikoagatik eta ezagutza zientifikoengatik nabarmendu zena. Garai hartako nabigazio-eskuliburuen egilea izan zen.
Hementxe aurkitzen dugu Mikel Lertxundiren Topaketa eskultura. Egurrez, burdinaz eta harriz eraikia, bere hutsuneetatik zehar ibili, ukitu eta behatzeko gonbita egiten du. Artea ere esperientzia dela gogorarazten digun lana da.
XIX. mendearen amaieran Gregorio Ibarreche arkitektoak egindako Ibaigane Jauregia oso gertu dago. Ramon de la Sota ontzi-jabearen egoitza izan zen eta barruan Anselmo Guinearen beirate handi bat gordetzen du. Jauregia, frankismo garaian konfiskatua izan ondoren, gaur egun Athletic Clubaren egoitza da.
Zerumugari begiratuz gero, Isozaki Atea ikusiko duzu, 83 metroko altuera duten bi dorre biki,Arata Isozaki japoniarrak diseinatuak. Erdian duten eskalinata handiak Erromako “Espainia Plaza” gogorarazten du.
Eta oraindik ere Bilboko Gordailu Frankoaren oroitzapen industrialak irauten du; gure eskuinean ikus dezakeguna. 1931 eta 1974 bitartean funtzionatu zuen hemen, hiri-hazkundeak portua Deustuko kanalera eramatera bultzatu zuenean.
Jarrai dezagun orain gure hurrengo geldialdiaraino: Uribitarte pasealekua.
Uribitartek “bi uren artean” esan nahi du. XVII. mendean, uholdeak saihesteko hondeatutako ubide batek izen hori zeraman uharte bat sortu zuen. XIX. mendean, bainuetxe gisa ere erabili zen. Denborarekin, ubidea desagertu egin zen, baina toponimoa mantendu zen.
Pasealeku horretan eraikin bereziak daude. 1890eko Aduana, Eladio de Iturriak diseinatua, hiribilduaren garrantzi komertzialaren sinbolo da. Halaber, 1904ko Aburto Etxea, Uribitarteko arrapaletan kokatua, Enrique Epalzaren proiektatua, bere fatxada artistikoagatik saritua izan zena.
1997an Zubizuri Zubia inauguratu zen, Santiago Calatravaren lana. Zuria, arina eta beirazko zorua duena, Zabalgunea Campo Volantineko ibaiertzarekin lotzen du.
Zubiaren inguruan Las Sirgueras ikusiko duzu, Dora Salazarren brontzezko eskultura-multzo bat. XIX. mendean gerrate karlistetan gizonezkoen eskulan gutxi eta tiro-animalien kostu handia zela eta, gorputzari lotutako soka bat zeramaten ontziak zeramatzaten emakumeak omentzen dituena. Sakrifizioaren, ahaleginaren eta emakumeen ahalduntzearen oroitzapena.
Handik gertu, Melpomene dago, Juan Crisostomo Arriaga bilbotar konpositoreari eskainitako eskultura. Enrique Barrosen eskultura iturri baten erdian dago eta, lira bati eusten dion musa jantzita erakusten du. Francisco Durrioren jatorrizko eskulturaren ondorengoa da, Arte Ederren Museoaren ondoan zuen kokalekutik kendu baitzuten, biluztasuna ezmoraltzat jotzen zuen kanpaina baten ondorioz.
Jarrai dezagun gure bidea Ingelesen Zelaira arte.
Hemen, 1605etik, XX. mendearen hasiera arte erabili zen britainiar hilerri bat zegoen. Geroago, azoka eta lurreratze inprobisatuen gune bihurtu zen.
Gaur egun Casto Solanoren La Puerta de los Honorables nabarmentzen da. Ramon Rubial politikari sozialista historikoa omentzen du lanak. Brontzezko irudi errealista bat eta demokrazia eta oroimen kolektiborako atea sinbolizatzen duen burdinazko bloke huts bat konbinatzen ditu.
Oso gertu dago Salbeko zubia, 1972an inauguratua. Espainian tirantedun eta metalezko tauladun lehena izan zen. 2007tik Daniel Burenek diseinatutako arku gorri handi batek zeharkatzen du, Guggenheim Museoarekin bisualki lotzen duena.
Abandoibarra etorbidean aurrera egingo dugu.
Abandoibarra etorbidea Bilboko hiri-eraldaketaren sinbolo nagusia da. Bere izenak Abando (antzinako elizatea) eta “Ibarra” hitzak lotzen ditu.
Hemen dago Guggenheim Museoa, 1997an inauguratua eta Frank Gehryk diseinatua. Titaniozko eta kareharrizko larruazalak arte garaikidearen nazioarteko ikono bihurtu dute museoa.
Salbeko zubiaren ondoan Maman eskultura dago, Louise Bourgeoisen armiarma ikaragarria. 9 metroko altuerarekin, eta 22 tonako pisuarekin, brontzez, altzairuz eta marmolez egina, amatasuna sinbolizatzen du; Amatasuna babes eta mehatxu dualtasunean. Hiriko eskulturarik ikonikoenetako bat da.
Ibilbideak Evaristo Churruca kairantz eramango gaitu.
Kai honek Evaristo de Churruca ohoratzen du, XIX. mendearen amaieran Bilboko portua modernizatzeko funtsezko izan zen ingeniaria.
Bertan, eskultura garaikide batzuk daude. Anthony Caroren Explorer ‘s Book bezala. Altzairuz eta hormigoiz irekitako liburu monumentala da, aingura zatiekin, itsas memoriaren eta ezagutzaren metafora dena. Unibertsitateko liburutegi baten aurrean dagoenez, memoria kolektiboaren idazketari, bidaiei eta partekatutako kontakizunei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu.
Eduardo Chillidaren Begirari IV. a ere aurki dezakegu. Zazpi metro baino gehiago duen altzairuzko totema, Bilboko hiri-eraldaketa behatzen duena eta erriberako industria-iraganera eramaten duen zaindari abstraktu gisa jokatzen duena.
Eskultura Aita Arrupe pasabidearen ondoan dago, altzairuzko eta egurrezko zubi bat, bi ibaiertzak lotzen dituena eta ordenako buru izan zen jesuita bilbotarra gogorarazten duena. José Antonio Fernández Ordóñez ingeniariak proiektatua. 140 metro luze eta zazpi metro zabal da, eta kotarik altuenean Itsasadarretik ia hamabost metrora iristen da. Duplex altzairuz egina dago, horrelako lan baterako munduan lehen aldiz erabili zen materiala, eta barruko estaldura lapatxo- zurezkoa da, aire zabalean erresistentea den jatorri tropikaleko materiala, itsasontzien estalkiak egiteko asko erabiltzen dena.
Aurrerago, ezkerraldean, Markus Lüpertz artistaren Judith eskultura ikusiko dugu. Indar espresionistaz irudikatzen du Bibliako heroína hau. Eskulturaren textura zimurtsuak eta monumentaltasunak indarkeria, barne-indarra eta ausardia ekartzen dituzte gogora.
Aurrerago, William Tuckerren Maia eskultura aurkituko dugu. Brontzezko forma abstraktu bat da, haurdun dagoen emakume ba lurretik sortzen, iradokitzen duena. Emakumeen jaiotza eta bizi-energia sinbolizatzen ditu.
Jarrai dezagun oinez Oroimenaren Pasealekutik.
Abandoibarrako erriberako pasealekua, Evaristo Churruca kai zaharren gainean eraikia, gure industria eta portu-historiaren leku adierazgarria berreskuratzea ekarri zion hiriari. Hain zuzen ere, lehen inguru honetan izan zen jarduera industrialaren oroigarri gisa sortu zen “Memoriaren Pasealekua”, bertako eta nazioarteko artisten aire zabaleko eskulturen bilduma. Dagoeneko horietako batzuk ikusteko aukera izan dugu, baina ibilbidearekin jarraituz oraindik hainbat daude ezagutzeko.
Deustuko Zubitik gertu, Ulrich Rückriem-en 11 pieza eskultura dago, lurrean txertatutako granitozko hamaika lauza, artearen eta lurraldearen arteko galderak planteatzen dituztenak: non amaitzen da plaza eta non hasten da eskultura?
Aurrerago, kirol-instalazioetatik gertu, Ángel Garrazaren Sitios y lugares obraz gozatu ahal izango dugu. Hormigoizko eta zeramikazko bi euskal kaiku erraldoi, tradizioaren eta dualtasunaren sinboloak, errotze kultural eta emozionalaren metafora.
Eta urmaelera iritsita, Jose Zugastik, A la deriva lanarekin, industria-higadura gogorarazten digu, itsasadarrera irristatzen direla diruditen metalezko uztaiekin. Erortzen ari direla diruditen uztaiek ezegonkortasun kontziente bat iradokitzen dute: irristatu eta osotasuna galtzen duten egitura industrialak, itsasadarrak eta hiriak jasandako aldaketak gogora ekarriz.
Eta gure azken geltokira iritsiko gara: Euskalduna Jauregira.
Euskalduna Jauregia ontziola izandako lurretan eraiki zen. “Compañía Euskalduna de Construcción y Reparación de Barcos” 1900. urtean sortu zen eta hemen itsasontzi handiak eraiki zituen XX. mendearen amaiera arte.
Federico Sorianok eta Dolores Palaciosek diseinatutako eta 1999an inauguratutako Kongresu eta Musika Jauregiaren eraikina Euskaldunako ontziola zaharretan hondartutako itsasontzi handi gisa dago pentsatuta. Altzairu oxidatuz eginda dago, eta bere diseinua Richard Wagnerren “Der fliegende holländer” operako ontzi mamuaren ideian oinarritzen ari da.
Bere ondoan Dodekathlos dago, ontzioletako langileei eskainitako Vicente Larrearen eskultura monumentala. Eta hurbil dagoen urmaelean, Terpsícore, Salvador Dalík sortutako dantzaren musa. Bururik gabe eta besoak hegoak bezala altxatuta flotatzen ari dela dirudiena, arintasun eta misteriozko keinu surrealista batean. Daliren eskultura monumental bakanetakoa da hiri-espazio publikoetan. Irudiak betiereko dantza bat ekartzen du gogora, aurpegirik eta lurtasunik gabea, figuratiboa gainditzen duena.

