Abandoibarrako erriberako pasealekua, Evaristo Churruca kai zaharren gainean eraikia, gure industria eta portu-historiaren leku adierazgarria berreskuratzea ekarri zion hiriari. Hain zuzen ere, lehen inguru honetan izan zen jarduera industrialaren oroigarri gisa sortu zen “Memoriaren Pasealekua”, bertako eta nazioarteko artisten aire zabaleko eskulturen bilduma. Dagoeneko horietako batzuk ikusteko aukera izan dugu, baina ibilbidearekin jarraituz oraindik hainbat daude ezagutzeko.
Deustuko Zubitik gertu, Ulrich Rückriem-en 11 pieza eskultura dago, lurrean txertatutako granitozko hamaika lauza, artearen eta lurraldearen arteko galderak planteatzen dituztenak: non amaitzen da plaza eta non hasten da eskultura?
Aurrerago, kirol-instalazioetatik gertu, Ángel Garrazaren Sitios y lugares obraz gozatu ahal izango dugu. Hormigoizko eta zeramikazko bi euskal kaiku erraldoi, tradizioaren eta dualtasunaren sinboloak, errotze kultural eta emozionalaren metafora.
Eta urmaelera iritsita, Jose Zugastik, A la deriva lanarekin, industria-higadura gogorarazten digu, itsasadarrera irristatzen direla diruditen metalezko uztaiekin. Erortzen ari direla diruditen uztaiek ezegonkortasun kontziente bat iradokitzen dute: irristatu eta osotasuna galtzen duten egitura industrialak, itsasadarrak eta hiriak jasandako aldaketak gogora ekarriz.
Eta gure azken geltokira iritsiko gara: Euskalduna Jauregira.

