Ongi etorriak gure ibilbidearen hasierara. Barrainkua kalean gaude. Izena Abandoko elizateren familia garrantzitsu batetik dator. Familia honen pertsona aipagarrienen artean, Hordoño Barrainkua daukagu, 1704an Bizkaiko Ahaldun Nagusia izan zena. Eta Juan Barrainkua, XVII. mendean Bilboko alkatea izan zena eta hiribildua erraustu zuen izurrite handi batean buru-belarri aritzeagatik gogoratua izan zena.
Baina begiak une batez itxiz gero, zaila da imajinatzea ,erdiguneko kale zaratatsua den hau, iraganean, baratze eta baserrien gunea zela. XIX. mendeko hiri-hedapenarekin, Bilbok landa-paisaia hau auzo moderno bihurtu zuen, tailerrez, saltokiz eta etxebizitza burgesez betea.
Eraldaketa horren adibide ona da gaur egungo Abando Barrutiko Udal Bulegoa. Eraikina 1898an sortu zen garbitegi publiko gisa, herri-ekimen baten ondorioz. Denborarekin erabilera desberdinak izan zituen, 2020an erabat eraberritu zuten arte; fatxada historikoa mantendu zen eta kristalezko eta argizko espazio modernoak gehitu ziren. Bilbotar espiritua oso ondo islatzen duen tokia da: iragana errespetatzea, baina beti etorkizunera begira.
Abando Barrutiko Udal Bulegoa, Bilboko 8 barrutietatik hedatzen den udal-zentroen sarearen parte da. Barruti bakoitzak bere Barruti Kontseilua du. Kontseilu hori partaidetza-organo bat da, eta haren bidez, talde politikoek, auzo-elkarteek eta barruti bateko bizilagunek gaiak eztabaidatu eta barrutiarekin eta auzoekin lotutako proposamenak egin ditzakete.
6. barrutiko (Abando) udal-bulegoa eta Barrutiko Kontseiluaren egoitza Barrainkuako BUBan daude.
Espazio hau , parte hartu ahal izateko leku bat da, arreta jasotzeko, tramiteak administratiboak egiteko eta bertan zerbitzuak eskaintzen dira, hala nola batzarre- gelak, erakusketa aretoak, kurtsoak eta tailerrak, wifia eta beste batzuk.

