Jado Enparantza

Jado enparantzan gaude, izaera propioa duen gunean. Enparantzaren izenak Laureano Jado omentzen du, ingeniaria, lege-gizon eta arte bildumagile handia. Bere eskuzabaltasunari esker, Bilboko Arte Ederretako Museoak bere bildumaren 270 pieza baino gehiago gordetzen ditu; Grekoren lanetatik hasi eta erdi aroko eskulturataraino.

Enparantza 40eko hamarkadan diseinatu zuten eta ordutik XX. mende hasierako Bilbo erakusten duten eraikin ederraz inguratu da; hiri oparoa, industriala eta modernoa.

Erdian marmol zuriz egindako iturriak agurtzen gaitu, hiru lehoiez inguratuta. Ez daude hor halabeharrez: Athletic Clubari keinu bat dira, San Mameseko lehoiak. Iturriaren erdi aldea, kopa itxura du. Hain zuen ere, Copa de la Coronación burura ekartzen digu, 1902. urtean klubak irabazitako lehen kopa ofiziala.

Eta arretaz begiratzen badugu, brontzez egindako eskultura ere aurkitu dezakegu: “Amatasuna” Lorenzo Frechillarena. Ama batek bere haurra besoetan du, lasaitasuna eta intimitatea transmitituz hiri zalapartatsuaren barruan. Kontraste ederra Bilboko izaera definitzen duena.

Recent Posts

    Recent Comments

    No comments to show.
    Latest Posts
    Ads
    Categories
    • No categories